Eragintza Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazioa da, eta bere helburua buru osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta lan munduan sartzea da.
Hori lortzeko, lan munduan sartzeko eta enpleguari eusteko ibilbidean oinarritzen da, prestakuntza sozio-laboralaren eta trebezien garapenaren bitartez, pertsona horien erabateko inklusioa, partaidetza eta bizimodu autonomoa lortzeko. Fundazioaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Confebask dira.
Lavanindu S.L. Enplegu Zentro Berezia da, eta bere historia luzean, zailtasun bereziak dituen talde baterako enplegua sortzeko duen gaitasuna erakutsi du, jarduera ekonomikoa eta urritasuna duten pertsonak bateragarriak direla frogatuz, zegoen estigma apurtuz.